Uxue Alberdi bertsolari elgoibartarrak 'Bertsolaritza: begirada feminista bat' hitzaldia eskaini zuen.
Emakumearentzat arrotza izan da orain gutxi arte bertsolaritza mundua eta Alberdik gainditu behar izan dituzten trabak ulertzeko klabeak eman zituen.
Historian atzera joanez gero, aurkitzen ditugu emakume bertsolariak, baina XX. mendearen bigarren zatirarte ez zuen egin salto emakumeak plazara, modu nabarmen batean. Bertsozale Elkartearen datuen arabera, egun bertso eskoletan ari diren haurren %47 neskak dira. Helduen taldean, berriz, emakumezkoak partaideen % 26 dira. Plazaz-plaza ere, emakumezko bertsolarien presentzia gorantz doa, oraindik orain desoreka nabarmena den arren: saioetan emakumeen presentzia %20ekoa da gaur egun.
Bertsozale Elkarteak parekidetasunaren alde egin duen lanarik gabe nekez ulertu daiteke emakume bertsolariek azken urteotan egindako urratsak.
Emakume askok uste dute bertsolaritzan genero prespektiba lantzea funtsezkoa dela. Ildo horretatik, Uxue Alberdi bertsolariak uste du azken urteetan gero eta neska gehiagok hautsi dutela lehengo barrera hori, eta gero eta gehiago direla plazara ateratzen direnak, baina, portzentaian oraindik gutxi direla jauzi hori ematera ausartu direnak. Oraindik, «kristalezko sabai» asko gainditu beharra daudela iritzi dio. Besteak beste, amatasunarena aipatu zuen Alberdik.
Uxue Alberdi Estibaritz (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984ko martxoaren 18) euskal idazle eta bertsolaria da, kazetaritzan lizentziatua.
Barren astekarian egin du lan eta Euskadi Irratiko Arratsaldekoa saioko literatur sailean kolaboratzaile eta Deja vu saioan tertuliakide izan da. Horrez gain, Berria egunkarirako ere idatzi izan du.
2012an Paul Gallico-ren "Elur-antzara" grabatu zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario