Mostrando entradas con la etiqueta bertsoak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bertsoak. Mostrar todas las entradas

domingo, 16 de febrero de 2014

BERTSOLARITZA FEMINISTA: Uxue Alberdi



Bertsolaritza Feminista: Uxue Alberdi 


Uxue Alberdi bertsolari elgoibartarrak 'Bertsolaritza: begirada feminista bat' hitzaldia eskaini zuen. 
Emakumearentzat arrotza izan da orain gutxi arte bertsolaritza mundua eta Alberdik gainditu behar izan dituzten trabak ulertzeko klabeak eman zituen.
Historian atzera joanez gero, aurkitzen ditugu emakume bertsolariak, baina XX. mendearen bigarren zatirarte ez zuen egin salto emakumeak plazara, modu nabarmen batean. Bertsozale Elkartearen datuen arabera, egun bertso eskoletan ari diren haurren %47 neskak dira. Helduen taldean, berriz, emakumezkoak partaideen % 26 dira. Plazaz-plaza ere, emakumezko bertsolarien presentzia gorantz doa, oraindik orain desoreka nabarmena den arren: saioetan emakumeen presentzia %20ekoa da gaur egun.
Bertsozale Elkarteak parekidetasunaren alde egin duen lanarik gabe nekez ulertu daiteke emakume bertsolariek azken urteotan egindako urratsak.
Emakume askok uste dute bertsolaritzan genero prespektiba lantzea funtsezkoa dela. Ildo horretatik, Uxue Alberdi bertsolariak uste du azken urteetan gero eta neska gehiagok hautsi dutela lehengo barrera hori, eta gero eta gehiago direla plazara ateratzen direnak, baina, portzentaian oraindik gutxi direla jauzi hori ematera ausartu direnak. Oraindik, «kristalezko sabai» asko gainditu beharra daudela iritzi dio. Besteak beste, amatasunarena aipatu zuen Alberdik.



         

Uxue Alberdi Estibaritz (ElgoibarGipuzkoa1984ko martxoaren 18) euskal idazle eta bertsolaria da, kazetaritzan lizentziatua.
Barren astekarian egin du lan eta Euskadi Irratiko Arratsaldekoa saioko literatur sailean kolaboratzaile eta Deja vu saioan tertuliakide izan da. Horrez gain, Berria egunkarirako ere idatzi izan du.
2006an Xenpelar Saria irabazi zuen. 2008an, bertsolari gazteen Osinalde Saria.
2012an Paul Gallico-ren "Elur-antzara" grabatu zuen.




miércoles, 11 de diciembre de 2013

Nire gorputza nire erabakia



NIRE GORPUTZA NIRE ERABAKIA       BERTSO-PAPER LEHIAKETA





Nire gorputza, nire erabakiabertso-paper lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 15an amaitu da. Emakumeak gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko eskubidea aldarrikatu nahi dugu, hemen zein Guatemalan.
Bi maila bereizten dira: Gazteena (17 urte arte) eta Helduena (18 urtetik gora). 1.000€ baino gehiago sarituko dira eta bertso batekin bi sari jasotzeko aukera duzu. Anima zaitez eta parte hartu!medicusmundi bizkaitik Nire gorputza, nire erabakia bertso-paper lehiaketa antolatzen dugu emakumeak gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko duten eskubidearen errespetua aldarrikatzeko hemen zein Guatemalan. Honetarako, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eta diru-laguntza dugu, eta beste elkarte eta erakunde batzuen laguntza: Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Pikara Magazine, Emakunde eta Eudel.
Lehiaketan Bizkaian jaio, lan egin, ikasi edo bizi duzuenok parte hartu dezakezue. Bakarka edo taldean (ikastetxe bat, gela bat, lagun talde bat, etab). Bi mailak bereizten dira: Gazteen mailan (17 urte arte) , parte-hartzaile bakoitzak gutxienez 2 bertso egin beharko ditu eta gehienez 4; Helduen mailan (18 urte gora), berriz, gutxienez 3 bertso eta gehienez 8.

Bertsoak egiterakoan kontutan hartu behar da hizkuntza sexista erabili edo genero-parekidetasuna errespetatzen ez duen bertsorik ez dela aintzat hartuko eta hautagaia lehiaketatikkanpo geratuko da.      
Gaiari buruz informazio gehiago jasotzeko, oinarrietan bideo eta artikulu ezberdinen linkak bisitatu ditzakezue. Hauen artean “Nire gorputza nire sexualitatea” Bertso-animazioa





lunes, 2 de diciembre de 2013

Nire gorputza- nire sexualitatea. Bertso paper lehiaketa- Getxo


NIRE GORPUTZA -NIRE SEXUALITATEA

 BERTSO PAPER LEHIAKETA-GETXO

Medicusmundi Bizkaia elkartearen “Nire gorputza, nire sexualitatea” Bertso-proiektua bukatu berri da. Ekintza guztiak Getxoko Udalaren, ALBEren, Egizuren, Algortako Bilgune Feministaren eta San Nikolas Ikastolaren laguntzaz burutu ditugu. Gazteen eta Helduen mailatan irabazi duten bertsoekin bideo animazio bat egin du Laurita Siles artistak, Nahikari Ayo eta Beñat Amezaga bertsolarien laguntzaz.
Hona hemen: