miércoles, 11 de diciembre de 2013

Nire gorputza nire erabakia



NIRE GORPUTZA NIRE ERABAKIA       BERTSO-PAPER LEHIAKETA





Nire gorputza, nire erabakiabertso-paper lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 15an amaitu da. Emakumeak gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko eskubidea aldarrikatu nahi dugu, hemen zein Guatemalan.
Bi maila bereizten dira: Gazteena (17 urte arte) eta Helduena (18 urtetik gora). 1.000€ baino gehiago sarituko dira eta bertso batekin bi sari jasotzeko aukera duzu. Anima zaitez eta parte hartu!medicusmundi bizkaitik Nire gorputza, nire erabakia bertso-paper lehiaketa antolatzen dugu emakumeak gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko duten eskubidearen errespetua aldarrikatzeko hemen zein Guatemalan. Honetarako, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eta diru-laguntza dugu, eta beste elkarte eta erakunde batzuen laguntza: Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Pikara Magazine, Emakunde eta Eudel.
Lehiaketan Bizkaian jaio, lan egin, ikasi edo bizi duzuenok parte hartu dezakezue. Bakarka edo taldean (ikastetxe bat, gela bat, lagun talde bat, etab). Bi mailak bereizten dira: Gazteen mailan (17 urte arte) , parte-hartzaile bakoitzak gutxienez 2 bertso egin beharko ditu eta gehienez 4; Helduen mailan (18 urte gora), berriz, gutxienez 3 bertso eta gehienez 8.

Bertsoak egiterakoan kontutan hartu behar da hizkuntza sexista erabili edo genero-parekidetasuna errespetatzen ez duen bertsorik ez dela aintzat hartuko eta hautagaia lehiaketatikkanpo geratuko da.      
Gaiari buruz informazio gehiago jasotzeko, oinarrietan bideo eta artikulu ezberdinen linkak bisitatu ditzakezue. Hauen artean “Nire gorputza nire sexualitatea” Bertso-animazioa





No hay comentarios:

Publicar un comentario