viernes, 20 de diciembre de 2013


Azaroak 25   ERETZABERRIn


AZAROAK 25, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Egun batzuk pasatu dira eguna ospatu genuenetik, baina berandutxo izan arren,  honen berri eman nahi dizuegu. Hezkidetza batzordea sortu berri dugu, hala ere, zenbait ekintza antolatu dira irakasle eta ikasleen parte hartze eta laguntzarekin.

Klase askotan gaia landu egin da azaroan zehar, filmak eta  laburmetraiak ikusi ditugu eta honen inguruko hausnarketak egin unitateen bidez. Zenbait kartel eta pankarta sortu dugu eta zentroko paretetan eskegi.

Hezkidetza batzordeak   azaroak 25, egunean  bertan zerbait berezi egiteko pentsatu zuen.Zinta  lila erosi eta lazoak egin, gero zentroko pertsona guztiei banatzeko. Era berean, zerbait lila jantzita ekartzea ez ahazteko egun honen aldarrikapena:


Biolentziarik ez emakumeen aurka!


Helburu honen alde apustu egin dugun taldekide batzuk( beste batzuk ez dira agertzen argazkian) gure nahia kaleratu nahi izan genuen institutuko atarian. Lanean jarraituko dugu buru belarri.


No hay comentarios:

Publicar un comentario