jueves, 30 de octubre de 2014

Muturreko feministen zortzi biografia bildu ditu Itziar Zigak azken liburuan

Atalak: Gizartea.ARGIA

Liburuko emakumeek genero zapalketaz gain beste hainbat zapalketaren kontra egin dute.
Liburuko emakumeek genero zapalketaz gain beste hainbat zapalketaren kontra egin dute.
Malditas. Una estirpe transfeminista (Txalaparta) liburuan feminismoaren bazterretatik ekarpenak egin dituzten emakume aktibisten bizitzak bildu ditu Itziar Ziga kazetariak.
Feminismoaren korronte nagusia edo korronte nagusiak albo batera utzi eta muturretako mugimenduak aztarrikatzea du gustuko Zigak (Errenteria, 1974). Erdiguneko diskurtsoak ahoan ez dituztenak, boterearen erdian ez daudenak, interesgarri egiten zaizkio kazetariari, feminismoaren ikuspegi erradikalena lehenesten du. Zigaren ustez, badira borroka feministari bizitza eskaintzeaz gain, era guztietako zapalketak bistaratzen saiatu diren emakumeak eta haiei egin die tokia liburuan. Ondokoak dira aukeratutako feministak: Valerie Solanas, Sojourner Truth, Sylvia Rivera, Louise Michel,Annie Sprinkle, Olympe de Gouges, Kathleen Hannaeta Laura Bugalho.

No hay comentarios:

Publicar un comentario